martes, 3 de marzo de 2009

ZERRENDA ANTIKAPITALISTA BAT EUROPAKO HAUTESKUNDEETAN? ZERGATIK EZ?


ZERRENDA ANTIKAPITALISTA BAT EUROPAKO HAUTESKUNDEETAN?
ZERGATIK EZ?

15.000 SINADURA IZQUIERDA ANTICAPITALISTA-KO ZERRENDA EKAINAREN 7KO EUROPAKO HAUTESKUNDEETAN AURKEZTEKO

Gaur inoiz baino gehiago, begibistakoa da kapitalismoak, aberastasuna pilatzeko nahian, desberdintasun sozial handiagoak bultzatu eta gizateria eta planetaren bizi irautea mehatxatzen dituzten indar suntsitzaileak sortu dituela.

Espainiar estatuan, krisiaren eraginak ukaezinak dira jada. Zapateroren gobernuak krisiari eman dion erantzuna zerga neurri onartezinak eta pribatizazioak sakontzea, jasangarri ez diren lan publiko erraldoiak bultzatzea, eta kapital handiari opariak ematea izan da; bitartean, langabezia eta gure bizitzaren prekarizazioa gora doaz, oinarrizko zerbitzu publikoak txartu, merkantilizatu eta pribatizatu egiten dira, eta funtsezko eskubide sozialak, etxebizitza edo pentsio duinak esate baterako, ukatzen dira.

Sistema honen krisia herriak ordainarazteko saiakera guztien aurrean, erresistentzia antolatzea eta borroka sozialak indartzea beharrezkoa da, irizpide bateratzaileak eta konbergentziak bilatuz. Baina erresistentzia soziala nahikoa ez dela uste dugu. Leialtasun bakarra borroketan eta mugimendu sozialetan edukiz, sistemaren kudeaketan inoiz parte hartuko ez duen alternatiba antikapitalista politiko bat beharrezkoa da. Alternatiba hori ez da momentu honetan existitzen eta eratzera lagundu nahi dugu. Badakigu lan arriskutsua eta zaila dela, denbora luze bateko ahalegin handia suposatuko digula, eta bere helburua lortzeko, bakoitzaren esperientzia, antolaketa eta ideia propioekin, sistema honen aurkako kritika eta borroka konpartitzen dutenek bat egitea beharrezkoa izango dela.

Honegatik guztiagatik, Ezker Alternatiboa/Izquierda Anticapitalista-ko kideok Europako hauteskundeetara aurkeztea erabaki dugu, eta horretarako bozka eskubidea duten 15.000 herritarren sinadurak behar ditugu, Hauteskunde Legeak kargu publikorik ez duten erakundeetarako horrela aurreikusten baitu.




Ekimen hau honela babestu dezakezu:

1) Estatuko lurralde guztietan IAk banatuko dituen sinadura horriak zure sinadurarekin babestuz

2) Hautagai zerrendak babesteko sortu diren lurralde eta eskualde Batzordeetan parte hartuz

3) Zure lantokian edo ikasketa zentruan sinadura horriak banatuz

SINATU EUROPAKO HAUTESKUNDEETAN ZERRENDA ANTIKAPITALISTA BAT EGON DADIN!!!
ERANTZUIEZU BORROKATUZ! ERANTZUIEZU SINATUZ!

No hay comentarios:

Publicar un comentario